Egun osoko festa izan zen, herri bazkaria tarteko. Mus Txapelketa azkarreko irabazleak Rober eta Tito izan ziren.
Eskualdeak hartu du aurten Euskal Herriko IX. Mus Txapelketaren finala, Anoetak, hain zuzen. Eta txapelak ere bertan geratu dira. Joxe Mari Beldarrain eta Paul Martin bikote tolosarrak lortu zuten txapela janztea. 128 bikote lehiatu ziren, eta egun osoko lehiaren ostean Jose Basaldua eta Toño Diaz gasteiztarrek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Hirugarren postua Nafarroako Puiuko Baras Espinal eta Alfonso Labatentzat izan zen.
Egun osoko festa izan zen, herri bazkaria tarteko. Mus Txapelketa azkarreko irabazleak Rober eta Tito izan ziren.
2017 mar 25 Anoeta
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!