Gipuzkoa Ogi Berriko txirrindulariak, indartsu

Ataria 2017ko martxoaren 24a

Tafallan Euskalduna Torneoko lehen lasterketa izan zen, igandean. Kadeteek 32 kilometro egin zituzten, jubenilek 63 eta eliteek 95.

Kadete mailan, Tolosako Gipuzkoa Ogi Berri taldeko Garazi Estebez izan zen irabazlea. Lehenik ihes eginda ibili zen Estebez. Ondoren taldetxo batek harrapatu zuen, eta lasterketa esprintean erabaki zen. Bertan azkarrena Gipuzkoa Ogi Berriko txirrindularia izan zen. Taldera aurten iritsi den txirrindularia da Euskalduna Torneoko liderra.


Jubenil mailan, Nekane Gomezek hirugarren egin zuen, esprint jendetsu batean erabaki zen lasterketan.
Eliteei dagokienez, Gipuzkoa Ogi Berriko txirrindulari bakarrak hartu zuen parte: Eukene Larrarte. Tolosarra ihes eginda ibili zen, 30 kilometro inguru. Harrapatu egin zuten arren, lehen taldean amaitu zuen lasterketa. Larrarte «oso pozik» zegoen lasterketa amaieran, elite mailara igo berria da tolosarra, eta igandekoa zuen bere lehen lasterketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!