Tolosa CF-ren partida ikustera joateko autobusa dohainik

Ataria 2017ko martxoaren 23a

Hirugarren Mailako denboraldia amaitzeko 8 jardunaldi falta dira. Tolosa CF azken laugarren postuan dago, kinka larrian.

Jardunaldi honetan, etxetik kanpo Pasaian jokatuko dute, larunbatean. Bertara joateko klubetik autobusa jarri dute dohainik. Izena emateko taldeko bulegoetara joan behar da 16:00etatik 20:00etara. Larunbatean autobusa 16:00etan aterako da zezen plazatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!