Tolosa Kantarirekin Baionara joateko aukera

Ataria 2017ko martxoaren 22a

Datorren apirilaren 22an Baiona kantuan jaiaren 20. urteurrena ospatuko dute hiriburu lapurtarrean. Tolosa Kantari gonbidatu dute, eta autobusa antolatu dute. Bidaiaren eta bazkariaren truke 35 euro ordaindu beharko da, eta parte hartzeko izen-ematea Xirimi kafetegian egin daiteke, apirilaren 11ra bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!