Julen eta Antton, Telleria anaiak ere gerturatu dira Triangulora Giltzarriak deitutako galdeketarekin bat egiten eta botoa ematera. Kike Amonarriz tolosarra ere bertan izan da beste hainbat herritar anonimorekin batera.
Tolosako Trianguloan jarritako bozkalekura jende asko gerturatu da eguerdi partean. Mirentxu Etxeberria, Jokin Bildarratz eta Ibai Iriarte, Tolosako alkate ohiek parte hartu dute galdeketan eta azken honek, EH Bilduko zinegotzi gisa, egungo alkate Olatz Peonekin batera eman du botoa.
Julen eta Antton, Telleria anaiak ere gerturatu dira Triangulora Giltzarriak deitutako galdeketarekin bat egiten eta botoa ematera. Kike Amonarriz tolosarra ere bertan izan da beste hainbat herritar anonimorekin batera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?