Harien bizia, gala jantziz

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko martxoaren 18a

Txotxongiloen Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira, gaur, munduko hainbat lekutan, eta baita Tolosako Topic zentroan ere. 

Martxoaren 18ko manifestua irakurri dute bi neskatok, eta halaxe egingo dute, gaur, nazioarteko beste ehunka lekutan ere. Unimaren sorreraz aritu dira lehenengo, eta elkartea garai berrietara egokitu den moduez ere bai, gero. Guztia, nazioarteko txotxongiloen bilgune eta gordailuaren balioa nabarmendu, eta gaurko efemeridea ospatzeko. 

Topic zentroa, beraz, galaz jantzia da gaur, eta ez da edozein larunbat. Emanaldiaren ondoren, Arpegi taldeak Pantoja txotxongiloa emango dio Topic-i, eta erakusketa berria ere inauguratuko dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!