Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar

Ataria 2017ko martxoaren 17a

'Barriga Verde Feriaz Feria' 1 1489772889153
'Barriga Verde Feriaz Feria' 2 1489772894446
'Barriga Verde Feriaz Feria' 3 1489772899918
'Barriga Verde Feriaz Feria' 4 1489772905190
'Barriga Verde Feriaz Feria' 5 1489772911204
'Barriga Verde Feriaz Feria' 6 1489772917420

Topic zentroko aretoan zein museoan jarduerak egingo dituzte, tartean egun horren testuaren irakurketa.

Tolosako Ekinbide Etxeak hainbat ekitaldi prestatu ditu biharko, Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz. Batetik, Topic aretoan hainbat jarduera izango dira, eta Topic museoan erakusketa bat inauguratuko dute.

Aretoan egingo diren ekitaldiak 18:30ean hasiko dira, Txotxongiloen Nazioarteko Eguneko mezuaren irakurketarekin. Ondoren, 18:35ean, Arturo eta Clementina ikuskizuna emango da, Granadako Titiritran konpainiaren eskutik. Ikuskizunarekin itzal antzerki tradizionalak, bere animazio tekniketan zein animazio zinematografikoaren lengoaiaren eramaileen inguruko hausnarketa egin nahi dute. Argi mahaiaren aldaketa, lehenengo animazio zinematografikoaren eta ondorengo Stand Art euskarria, itzal antzerkiaren espazioan bilakatzen da eta aldi berean euskarri handiko fotograma sekuentzian barneratzen da. Familia osoarentzako emanaldia da, eta sarrerak haurrentzako 4 euro eta helduentzako 7 euro balio ditu.

Ondoren, 19:30ak aldera, La Pantoja txotxongiloaren dohaintza egingo zaio Topic zentroari, Arpegi taldearen eskutik.

Erakusketa berria museoan

Aretoko jarduerak bukatu eta gero, 19:45ean, Barriga Verde Feriaz Feria erakusketaren irekiera egingo da. Urriaren 8a arte egongo da ikusgai. Erakusketa hori, Topic-en antolatzen den hemezortzigarrena, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean.

Erakusketa horren sorrera estu-estu lotuta dago Sabel Berde ikuskizunaren inguruan kultur elkarte horrek, beste eragile batzuekin batera, egin zituen ikerketekin, bai eta obra eder hori berreskuratzeko, balioan jartzeko eta zabaltzeko egin zituen saioekin ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!