Igandera bitarte 10 GB-eko autopista Tolosako Usabalen

Ataria 2017ko martxoaren 17a

Goizean eman diote hasiera 11. Gipuzkoa Encounterri. 400 ordenagailu eta 600 parte hartzaile elkartuko dira Usabalen, segundoko 10 GB-eko internet konexioarekin.

Inaugurazio ekitaldian Tolosako Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kideak izan dira. Udaberriko dantzarien emanaldiaren ostean etorri da atzera kontaketa. Oihu artean eman zaio hasiera aurtengo Encounterri.

Gune nagusia Usabalgo goiko kantxan dago kokaturik. Ondoan, Open Gunea dagoelarik. Bertara edonork joateko aukera dauka, ikastaro eta jokoetan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!