TolOsatzen prozesuaren barruan, «ibaia herriari begira jarri behar dela ondorioztatu da, eskaintzen dituen aukera eta erabilera ezberdinak sustatuz. Ibaien egoera hobera egin duenez, gero eta erabiltzaile gehiago ditu eta denok inplikatu behar gara berau garbi mantentzen». Larunbatean TAK, Zumardi elkartea eta Arrantzale taldea herritarrekin batera ariko dira. «Garbiketan parte hartzeko gonbita» luzatu du udalak 11:00etatik aurrera. Zerkausiko ontziralekutik, Berazubiko zubira bitarteko eremua garbituko dute.
Ikastaldeak inplikatuta
2016-2017 ikasturtean Tolosako eskola guztiak uraren gaia lantzen ari dira Eskola Agenda 21 programaren baitan. Astelehenean, martxoak 20, Herrikideko ikasleek, Euskaldun Berrien zubitik Usabal alderako eremua garbituko dute. Orixekoek, asteartean, martxoak 21, Santa Maria elizaren ingurua eta Laskoraingoek berriz, asteazkenean, martxoak 22, Oria eta Araxes elkartzen diren eremua.
Bestalde, Lanbide Heziketa Institutuko ikasleek, Uzturre inguruan dauden iturburuak ezagutzeko ibilaldia egin eta garbiketa egiteko aprobetxatuko dute eguna.