Mendiko abenturen erakusleiho

Ataria 2017ko martxoaren 16a

Atzo amaitu zen Mendi Tour jaialdia. Astelehenetik asteazkenera hiru saio eskaini dituzte Leidor aretoan eta 1.500 ikusle bildu dira antolatzaileek adierazi dutenez. 

"Alpinismoa, eskalada, BASE jauziak eta wingsuitak, sky lineak, zakur lerak, eskia, itsas nabigazioa, zientzia eta esplorazioa, artzaintza... mendiko kultura modu zabalean erakutsi digute hamar filmek", azaldu dute antolatzaileek.

Mendi Film Festivaleko kideek eskerrak eman dizkiete Tolosako Udalari, Tolosa Gasari, Zineuskadiri eta Club Vasco de Camping elkarteari, baita Leidor antzokiko langileei ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!