Usabalgo industrigunean txirrindulari lasterketa

Ataria 2017ko martxoaren 16a

Datorren larunbatean, martxoaren 18an, Usabalgo industrialdean, Limousin kartoiak enpresaren inguruan, txirrindulari lasterketa jokatuko da.

Oriako Txirrindulari eskolak hiru proba antolatu ditu 16:30etik aurrera. Herrikoiak, alebinak eta infantilak kilometro inguruko itzulian bueltaka ibiliko dira, adinaren arabera. Han izango dira eskualdeko 100 neska-mutil inguru.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!