Erakutsiz ikasi

Lanbidea ezagutzeko aukera

Ataria 2017ko martxoaren 15a

Egunkarian jasotzen denaren, irratian entzuten denaren edota webgunean jasotzen den horren atzeko lana ezagutu dute Herrikide ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleek.

Herrikide ikastetxearen txanda izan zen iragan ostiralean. ATARIA-ko lan egitekoa gertatutik ezagutu eta adi-adi jarraitu zituzten erredakzioan emandako azalpenak. DBH 4. mailako 15 ikasle bertaratu ziren eta lanbidea aukeratzea gertu duten horretan, batek baino gehiagok kazetaritza edota komunikazioaren hautua buruan zuela aitortu zuen.

Erredakzio barruko antolaketak harritu zituen ikasleak. Albiste baten atzean dagoen lanean erreparatzeko tartea hartu zuten lan egiteko moduaz entzunda.

Baina azalpenak entzuteko baino askoz gehiagorako balio izan zuen Herrikideko ikasleen bisitak. Pasahitza magazinean, zuzenean parte hartu eta euren kolaborazioa 107.6 fm-ean entzun ahal izan zen.

'ERAKUTSIZ IKASI'

Hala ere, ez da irratiaren ohiartzuna sentituko duten une bakarra. Erakutsiz ikasi programaren barruan, euren saioa grabatzeko aukera ere izan zuten eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!