Manu Azkarate

Osasungintzako langileek ere Manu Azkarateren aferarekin bat

Tolosaldeko Ataria 2017ko martxoaren 15a

Soto del Realetik Alcala-Mecora lekualdatu zuten hilabete hasieran, eta han ez dituzte bere osasun beharrak bermatzen, salatu dutenez.

Manu Azkarate preso tolosarraren senide eta lagunei, eragileak batu zaizkie, azken hilabeteotan, beren protestarekin bat egiteko. Larriki gaixo dago Azkarate eta, behin eta berriz salatzen ari direnaren arabera, espetxeetan ez diote beharrezko osasun-arreta bermatzen.

Hori dela eta, Tolosaldeko Sarek bat egin zuen, atzo, euskal hiriburuetan gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko deituriko mobilizazioekin. Tolosako Trianguloan elkartu ziren, eta Manu Azkarateren askatasuna eskatu, eskualdeko osasun langileekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!