Torrelles de Llobregat eta Xixonako dantzariak Tolosan

J. Artutxa / J. Miranda 2017ko martxoaren 11

Tolosan Udaberri dantza taldearekin elkartrukeak egindakoak dira Herrialde Katalanetako Torrelles de Llobregat herriko Esbart Sant Martí de l´Ateneu Torrellenc taldea eta  Xixonako Grup de Danses. Asteburu honetan gure artean izan dira eta emanaldia eskaini dute Triangulon.

Tolosako dantzariei haien ohiturak erakutsi dizkieten bezala, asteburu honetan Tolosa eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute Herrialde Katalanetako dantzariek.

Gaur Tolosako kultur etxetik, Torrelles de Llobregateko haurren eta Udaberri dantza taldeko ikastaroetako gaztetxoek kalejira egin dute Tolosako Alde Zaharrean barrena. Ondoren kalejira egin dutenek emanaldia eskaini dute Trianguloa plazan.

Haien atzetik, Xixonako eta Torrelles de Llobregateko helduen txanda izan da eta hauek ere kalejira amaituta emanaldia eskaini dute plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!