Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Emakume ekintzaile eta sortzaileen topaleku

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko martxoaren 11

Woman Sarearen aurkezpen festa egiten ari dira Tolosako Trianguloa jaian. Emakume ekintzaile eta sortzaileen sarea da hain justu, Woman Sarea. "Bizzia sustatzen duen sare soziala da", esan du Gemma Zelaia arduradunak.

Bizziak izaera anitzeko ekitaldien diseinua, planifikazioa eta ekoizpena egiten du eta Woman Sareak Bizzia susatatzen duen sare soziala da. Emakume ekintzaileen artean ezaguna da, baina proiektuak 800 egun bete baditu ere, oraindik gizartean ez dela ezagutzen uste du Gemma Zelaia arduradunak. Hori dela eta, eta martxoaren 8a pasa berri dela eta, Woman Sarearen aurkezpen ekitaldia egin dute Tolosako Trianguloa plazan. Musika, gastronomia, teknologia berriak eta artea sustatu dituzte eta herritarren interesa eta jakin-mina piztu dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!