'Grebalariak aske' dinamikako Urtzi Martinezek hitzaldia eskainiko du ostiralean, 18:00etan. Otsabi elkartean izango da Gazteak Kalean plataformak antolatuta. Antolatzaileek adierazi dutenez, Martinezek ere "muntaia poliziala jasan zuen", eta bere kasuaren inguruko azalpenak emango ditu hitzaldian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?