2017/03/09 19:00
Hiromi Yoshida japoniar euskalduna da. Tokion bizi da eta hizkuntzalaria da, unibertsitateko irakaslea. Aspalditik Azpeitira etortzen da bisitan urtero eta gure hizkuntza eta kulturari buruz asko ikasi ondoren, Euskal Herrira Japoniako kulturako bitxikeria bat ekartzea bururatu zaio.
Hizkuntzalaria izanik, Japoniako ahozko tradizioko literaturatik, Rakugoa ekartzea aukeratu du. Rakugoak orain dela lau mende edo, barre pixka bat egiteko helburuarekin sortutako istorioak dira. Kontalari bakarrak, kimonoz jantzita eta lurrean eserita, antzinako pertsonaia batzuk bizitako xelebrekeriaren bat kontatzen du.
Aranburu jauregiko udal liburutegian izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?