Erizaindegitik ateratzeko eskatuko duela esan die preso politiko tolosarrak, senitartekoei. Azkaratek ezin du ultzeratutako hanka lurrean jarri eta goratuta eduki behar du. Erizaindegian, ordea, 09:00etatik patiora ateratzera edo egokitu gabeko beste areto batetara joatera behartzen dute, horregatik uste du tolosarrak, modulu normal batean hobeto egongo dela.