Piñata igandea 2017

Txaranga eta zezenak Piñata Igandean

Irati Saizar Artola 2017ko martxoaren 5a

Behin betiko amaiera eman zaie 2017ko Inauteriei Piñata igandearekin. Batetik zezenak eta bestetik txarangen doinuek hartu dute Tolosa. 

Inauteri gosez geratu denak gaur izan du tartea osorik asebetetzeko. Poca Tripa txaranga Iurreamendi egoitzara joan da eta ordu berean, 16:30ean, zezen festa ospatu dute Kalean txarangak alaituta zezen plazan. Honekin agurtu dituzte inauteriak hurrengo urtera arte. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!