Aktibatu jardunaldiak hartuko ditu Tolosak

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko martxoaren 3a

2013an Larraitzen izan zen turismo jasangarriaren festa.

Bizibiziki elkarteak antolatu ditu hitzorduak, bosgarrenez, eta izen-ematea zabalik da; Topic zentroan izango da

Turismo iraunkorraren urtea da 2017a, eta Aktibatu jardunaldiek indar bikoitza izango dute, beraz, aurten. Martxoaren 30ean eta 31n, Tolosa izango dute plaza, eta Bizibiziki elkarteko antolatzaileek zabaldu dute, jada, izen-ematea.

Turismo sektoreko eragileei begirako jardunaldi profesionalak dira, eta bosgarren urtez antolatuko dituzte, garapen iraunkorraren inguruko topagune eta hausnarketa gune izan daitezen.

08:30etik 18:00etara bitarte, hainbat hizlariren bizipen eta iritziak entzuteko aukera eskainiko du Aktibatuk eta, besteak beste, Alex Txikon, Frank Norvik, Rafa Gorrotxategi, Paul Easto, Meritxell Moreno nahiz Evarist March izango dira lehen eguneko parte hartzaileetako zenbait; norbere esparruan ariko da bakoitza. Horrekin batera, proiektu esanguratsuen mikrogunea eta networking sarea ere osatuko dituzte.

Bigarren egunean, berriz, hiru formakuntza saiotik bakarra aukeratu beharko dute parte hartzaileek eta, atsedenaldiaren ondoren, esperientzia turistikoekin ere berdin egin beharko dute: bat aukeratu, ezagutzeko.

www.aktibatu.com atarian egitaraua eta zehaztasunak eskuragarri dira, eta baita izena emateko bide eta aukera guztiak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!