Asteartita 2017

Onena falta da oraindik

Eneritz Maiz 2017ko otsailaren 28a

Azken eguna da Asteartita, baina horregatik ez da besteak baino gutxiago. Asteartita eguna ateri esnatu bada ere, euriak busti du azkenean. Baina oraindik onena falta da tolosar gehienentzat, eta euriak ez du trabarik egiten mozorroa jantzi eta kalera ateratzeko.

Azkena herritarren artean pasatzekoa. Azken indarrak gastatzekoa. Azken saltoak txarangaren atzetik ematekoa. Azken tragoak hartzekoa. Azken mozorroa janztekoa. Loari azken minutuak kentzekoa eta azken mozkorra harrapatzekoa.

Kaleak kolorez eta musika doinuz bete dira. Eguna luzea da eta gaua oraindik luzeagoa festa gosez denarentzat. Hauster egunak dena sendatzen du eta berriz ere atzera kontaketarekin hastea baino ez da geratuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!