Astelenita 2017

Haizeak utzi bitartean 'Photocall'-a tente

Ataria 2017ko otsailaren 27a

'Ataria Photocall'-ak bere bigarren eguna izan du gaurkoan. Atzokoan baino denbora laburragoan egon da modeloentzako horma. Haizeak utzi bitartean mozorroek argazkiak bertan ateratzeko aukera izan dute eta bihar beste horrenbeste gertatuko da, eguraldi iragarpenak ez badira betetzen behintzat, hau da, euririk egiten ez badu. 

Ataria irratiak, San Frantzizko pasealekuan, zuzen-zuzenean saioa eskaintzen duen bitartean photocall-a izango da ondoan. Bertan ateratako argazki onenak Fronton jatetxean bi lagunentzako otordu bat eskuratuko du eta baita Tolosaldeko Ataria-ren urte bateko harpidetza. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!