Zaldunita 2017

'Ataria'ren photocall-ean jartzeak saria du

Ataria 2017ko otsailaren 26a

Ataria irratiak Astelenita eta Asteartita egunez ere zuzeneko saioak egingo ditu zuzen-zuzenean, 11:00etatik 13:00etara, San Frantzisko elizaren ondoan. Bertan jarri den Photocall-era gerturatu eta argazkia ateratzeak saria du.

Bertan ateratako argazki onenak Fronton jatetxean bi lagunentzako otordu bat eskuratuko du eta baita  Tolosaldeko Ataria-ren urte bateko harpidetza. 

Animatu bertatik pasatzera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!