Zaldunita 2017

Irudimenak gainezka egin du

Ataria 2017ko otsailaren 26a

Eguraldi ezin hobea tokatu da aurten Zaldunita egunean. Giro onak animatuta jende asko gerturatu da Tolosara eta mozorro festa izan da gaurkoa.

Donald Trump bakarrarekin nahikoa ez munduan eta Tolosan gaur bazter guztietatik agertu da, mexikarrei hesia jarriz eta ohikoak dituen astakeriak botaz. Ez da aktualitatearekin zerikusia izan duen mozorro bakarra: ikusi ditugu betiko inauteriak eskatuz plastiko beltzaren atzean ezkutatu direnak, Donostiako urrezko danborra banatzen aritu direnak edota Juanito Loperi omenaldia egin diotenak.

Betiko pertsonaiak ere agertu dira aurtengo Tolosako inauterietan eta aldarrikapenak ere izan du bere tartea. Musika ozen, dantza arin eta irribarrea ezpainetan, hiru eguneko mozorro lasterketari hasiera ezin hobea emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!