Zaldunita Bezpera atseden eguntzat dute askok, baina goiz goizetik hasita ekitaldi ugari egin dituzte Tolosan. Goizean, Buruhandi eta Erraldoien kalejira izan da eta Dantzari Txiki eguna ere ospatu dute Udaberri Dantza Taldeak antolatuta. Arratsaldean, danborrak astindu dituzte haurrek zein helduek, eta Juanito Loperi omenaldia egiteko baliatu dute zita. Eguneko irudirik onenak ikusi nahi? Klikatu hemen:
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?