Zaldunita bezpera 2017

Kriskitinak inauteriari

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ots. 25a, 16:59

300 neska-mutil elkartu ditu, gaur, Udaberri dantza taldeak antolatutako dantzari txikiak; euskal inauteri guztiek bat egin dute Tolosan.

Dantzan hasten dira Tolosako inauteriak, eta dantzan bukatzea izaten da inauterizaleen gogo bakarra. Sei egunetarako indarrak neurtzea, ordea, trebeenen esku izaten da, eta gaur goizean 300 bat dantzari iaio elkartu dira Tolosako kaleetan barrena.

Kriskitinak oparitu dizkiote inauteriari; kriskitinak eta kolorea, eguzkiaren laguntzaz. Gustura zeuden Udaberri dantza taldeko antolatzaileak, azken urteotan behin baino gehiagotan mugitu behar izan baitute gorputza, euritan. 2017a, baina, urte berezia dute, eta badirudi eguraldiak ere omenalditxoa egin nahi izan diola taldearen 60. urteurrenari.

Hartza, artzaina, txantxoak, pinotxo, txerrero, amona,... Inork ez du hutsik egin nahi izan, mozorro egunen bezperara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!