Ostiral Mehea 2017

Zinbuluka ta zanbuluka

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko otsailaren 24a

Urteroko zezen festak haur, gaztetxo eta gurasoak elkartu ditu, gaur, zezen plazan; pottokak atera dituzten unearen zain izan dira gehienak.

Hondarra lokatz egin da, jada, Tolosako zezen plazan. Eguraldiak tolosarren aldartearekin bat egin nahiko balu bezala, Ostiral Mehea gris esnatu da gaur eta, atzo suziria nola, gaur zerua lehertu da.

Inauterizaleak aspaldi zaildu ziren, ordea, meteorologiaren zaplaztekoen aurrean, eta zezen plaza lepo bete da, haur, gaztetxo nahiz gurasoz. Kabi Alai txarangarekin igoera egin, eta pottokak noiz irtengo zain egon dira gehienak; hondarretara jaisten ausartu edo ez ausartu erabakitzen, beste asko. Eta, nola ez, konfeti eta serpentinen magia sinplearekin liluratuta, txikienak.

Ajeari bizkarra eman, eta mozorro egunei aurpegia marrazten ari da Tolosa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!