Inauteriak bizituz

Ataria 2017ko otsailaren 23a

"Euskaraz bai, musikaz blai" lelopean inauterietako jaialdia egin dute Laskorain Ikastolan. Aurten bi gune ezberdinetan gauzatuko dituzte emanaldiak: Haur Hezkuntzakoak, Sakramentinoetako patioan egin dute, eta Lehen Hezkuntzakoak, berriz, Usabalen.

Txikienek, Tolosako Inauteriak hartu dute gaitzat. Gauzak horrela, egun hauetan Tolosan egiten diren ezinbesteko ekitaldiak dantzatu eta antzeztu dituzte. Txupinazoa, haur danborrada, Diana eta Sardinaren hiletan hain zuzen ere. Lehen Hezkuntzakoek, berriz, euskal kantuak izan dituzte ardatz. Mota eta kolore ezberdinetako doinuak nagusitu dira Usabaleko patioan. Jakina, mozorro koloretsu eta dotoreekin lagunduta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!