Urtero legez, gaur ere 12:00etan lehertu da suziria plaza zaharrean. Hala ere, hori baino lehen, goiz-goizetik hasi dute festa Tolosako alde zaharrean. Kabi Alai elkarteko kideak, korporazio eta guzti heldu dira udaletxera, eta bertan Mari Cruz Iribarren inauterizale kuttuna omendu dute. Baina, ez da omendutako pertsona bakarra izan; izan ere, On Ostegun Gizen konpartsak ere, Juan Ramon Insausti tolosarra omendu du. Arratsaldean, zezen plazan izan da festa, eta afal aurretik, elkarteetako txarangak irtengo dira kaleak alaitzera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?