Ostegun Gizena 2017

Ikuskizun polita, lehen zezen festan

Ataria 2017ko otsailaren 23a

Jendez bete da zezen plaza lehendabiziko zezen festan. Herritar ugari jarri dira zezenen aurrean, eta hauen gainetik egindako jauziak ere eskaini dituzte ausartenek.

Gogotsu hartu du jendeak lehendabiziko zezen festa. Jendez bete da zezen plaza, eta giro polita nagusitu da. Herritar asko ausartu dira plazaren erdigunera jaistera, eta beste asko zezenen aurrean jartzera. Zezenak toreatzen eta horien aurrean akrobaziak egitera ohituak direnak baziren, eta tartean, sustoren bat eragin duenik ere bai, zezenak harrapatuta edo atzetik jota. Txarangen musikak eta herritarren kantuek borobildu dute zezen plazako ikuskizuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!