#BadatozInauteriak 2017

Zamalanak egiteko trafikoan aldaketak

Ataria 2017ko otsailaren 22a

Igandean (otsailak 26), astelehenean (otsailak 27) eta asteartean (otsailak 28), zamalanetarako 08:30etik 09:30era egongo dira Tolosako kaleak irekita. 

Hala ere, Alde Zaharrean batik bat, lan hori garbiketako kamioiari ahalik eta oztopo gutxien egiten dion gunetatik egitea eskatzen du Tolosako Udalak, guztion onurarako. Horretarako, Rondilla kaletik, Tonto kaletik edo Ataditik egitea gomendatzen dute, beraz.

Ostiralean (otsailak 24) eta asteazkenean, Hausterre Egunean (otsailak 29), 09:00etatik aurrera irekiko dira kaleak, zamalanetarako ohiko ordutegia mantenduko da Tolosako Udalak ohar baten bitartez jakinarazi duenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!