#BadatozInauteriak 2017

Alondegi plazan 'Basque Fest' jangela

Ataria 2017ko otsailaren 22a

Tolosako Udalak eta Hazi (Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako Fundazioak) elkarlanean jardungo dute eta Babarrun Festan egin bezala jangela zabalduko dute Alondegi plazan. 200 pertsonentzako lekua egongo da, guztiz estalia eta berogailuarekin.

Tolosaldeko produktuak jan eta edateko aukera izango da bertan. Besteak beste, Basatxerri txerrikiak, Harakai behikiak, Lumagorri oilaskoak, Lur Lan elkarteko barazkiak, Euskober arrautzak eta Idiazabal gazta. Parrilan eta labe bertikalean sukaldatuko dituzte jakiak. Edateko, eskualdeko sagardoa egongo da.

Zaldunita bezperan zabalduko da, 19:00etatik 00:00etara. Zaldunita, Astelenita eta Asteartita egunetan, 12:00etatik 15:30era eta 19:00etatik 00:00etara egongo da irekita Alondegi plazako jangela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!