Ostegun Gizena 2017

Juan Ramon Insausti, On Ostegun Gizenen omendua

Tolosaldeko Ataria 2017ko otsailaren 22a

Bihar, 10:30ean aterako dira Plaza Berritik.

Kabi Alai elkarteko korporazioari beste konpartsa bat gehitu zitzaion, duela urte batzuk, Ostegun Gizenak berezkoa duen umore ona puzteko. Orduz geroztik, On Ostegun Gizen pertsonaia ezinbesteko bilakatu da inauterien abiaraztean, eta baita bere taldeak omendutako inauterizalea ere. Aurten, Juan Ramon Insaustiri keinutxoa egitea erabaki dute.

Konpartsak azaldu duenez, On Ostegun Gizenek istripu txikiren bat izan du, baina nola-hala parte hartuko du bere txaranga eta taldearekin batera. Horrela, 10:30ean Plaza Berrian elkartuko dira, eta Insaustiren etxepean ekingo diote txaranga doinuak jotzeari. Omendua eta On Ostegun Gizen balkoira irtengo dira, eta handik abiatuko dute txupinazora bidea, kalejiran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!