Festa egin, baina besteei ere egiten utzi. Horixe da, finean, bihartik hurrengo asteartera bitarteko inauterietan, Tolosako Udalak herritarrei zabaldu nahi izan dien mezua.
Urteroko bidetik, hondakinen prebentzioa, botiloiarena, karrozen zaratarena eta eraso sexistena jorratu nahi izan dituzte. Horrela, aurten Tolosako herritarrak dira mezu horien ahots eta protagonista, lau bideotan.