Maileguetako zoru-klausulen inguruko bilera, gaur

Ataria 2017ko otsailaren 21a

Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informazio Bulegoak bilera egingo du gaur, mailegu kontratuetako zoru-klausulen inguruan.

19:00etan hasiko da bilera Tolosako kultur etxean. Bulegoko arduradunak esan duenez, azkenaldian klausula hauen inguruko informazio eskaria handitu egin da eta horregatik erabaki dute bilera egitea. Kaltetuek zein prozedura jarraitu behar duten azalduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!