2017/03/10 00:00

Marcadauko haranera irteera

Marcadauko haranera irteera
Tolosa

Marcadauko haranera irteera antolatu du Oargi Mendi Taldeak.

Martxoak 10, ostirala, iluntzean aterako dira Tolosatik, eta Cauterets herrira joango dira. Bertan aterpetxe batean egingo dugu lo.

Martxoak 11, larunbata, goizean goiz abiatuko dira kotxez Pont d'Espagnera, bertan utziko dituzte kotxeak. Ondoren, Wallon-eko aterpera joango dira. 400 metroko desnibel igo beharko da eta 3 ordu inguru beharko dira.

Bertan utziko dituzte gaua pasatzeko erabiliko dituzten gauzak, eta motxila arinago batekin Pic de la Muga edo Hego Marcadau mendira igoko dira. 900 metroko desnibel izango dira aterpetik eta 4 ordu inguru beharko dituzte.

Gaua Wallon-eko aterpetxean.

Martxoak 12, igandea, Petit Fache mendira joango dira, 1100 metroko desnibela igo beharko da, eta 4 ordu inguru beharko dira. Hemendik Wallon-eko aterpetxera jaitsiko dira. Hemen utzita dauzkagun gauza guztiak hartu eta Pont d'Espagnera jaitsiz.

Eraman beharreko materiala: lo zakua, negurako beharrezko arropa, eskiak/raketak, kranpoiak eta pioleta.

Elkartean materiala alokatu ahal izango da.

Izena emateko azken eguna martxoaren 6-a, astelehena izango da, arratsaldeko 20:30 arte.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org emailean.

Izena ematerakoan 20 euro aurreratzea derrigorrezkoa izango da, ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa: 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!