#BadatozInauteriak 2017

Inauteri gosez

Ataria 2017ko otsailaren 18a

Beste behin Tolosako kaleak jendez bete dira Kaldereroz jantzita, inauteriak laster hasiko direla gogora ekarriz.

Kaldereroek inauterietarako eguraldi ona egingo duela iragarri dute, eta festak ederki pasatzeko opa dute. Desfilean ez dira falta izan dantzariak eta bere musikariak, eta karrozaren atzetik joan den musika banda, eta zartaginak eta mailuak eskuetan zituzten ehunka herritar. Eta noski, hartza kalean gora eta behera ibili da, bihurrikeriak eginez.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!