Jendetza elkartu da jaialdiaren aurreko kalejiran. Erraldoiek euren dantzak egin dituzte, dultzaineroek musika jarri dute, buruhandiek korrikaldiak haurren atzetik, Aiz-Orratz txarangak kaleak girotu ditu, Txirri, Mirri eta Txiribitonen laguntzarekin.
Leidor barruan, txarangak eman dio hasiera jaialdiari, eta ondoren Txirri, Mirri eta Txiribitonek eman diote jarraipena.