Unai Arroyo kros motzeko Euskadiko txapeldun

Ataria 2017ko otsailaren 16a

Aurreko astean Ivan Fernandezen atzetik Euskadiko krosean azpitxapeldun geratu eta gero, pasa zen igandean, Berrizen ospatu den Euskadiko kros labur (4.000 metro) txapelketan txapela eskuratu zuen tolosarrak.

Hasieratik alde egin zuen Arroyok, eta haize handia izan arren, helmugara bakarrik iristea lortu zuen.

Tolosa C.F ek talde bezala ere parte hartze oso ona egin zuen eta 4. postu on bat lortu zuten taldeka. Hauek izan ziren banan banako emaitzak:

1- UNAI ARROYO
23- UNAI SEÑORAN
28- JUANLU GOMEZ
29- ANDER ETXEBERRIA
36- UNAI HERNANDEZ
48- IKER MANSO
84- JOSU DIEZ
107- IKER EPELDE
110- ENRIKE PIEDRA

Emaitza hauekin taldea, hilaren 26ean MARINA D'OR -en ospatuko den Espainiako Kros Luze Txapelketarako sailkatu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!