Urdiña Txiki elkarteak kalejira egingo du Kaldereroetan

Ataria 2017ko otsailaren 15a

Urdiña Txiki elkarteak kalderero eguneko kalejiran hartuko du parte. 

19:00etan bilduko dira Plaza Zaharrean: pregoia irakurriko dute eta kalejira abiatuko da 19:15ak aldera. Handik, Solana kalera joango dira, eta Korreo kalean ibili ondoren, Gorriti plazara joango dira. Kale Nagusitik irten eta Berdura Plazan amaituko dute ibilbidea.

Urdiña Txiki elkarteak bere esker ona adierazi die Miguel Angel Moren Gazte Bandaren zuzendariari eta Enrike Arostegi Tolosako Bandaren zuzendariari "urte hauetan guztietan Konpartsarekin izandako eskuzabaltasunagatik". Tolosako herritarrei kalejiran parte hartzeko deia egin diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!