Euskararen aldeko lipduba berotzeko hitzordua

Ataria 2017ko otsailaren 15a

Galtzaundi Euskara Taldea hitzordua prestatzen ari da, eskualdeko euskalgintzarekin elkarlanean, datorren maiatzaren 27rako. 

Lipdub erraldoia egitekotan dira eta, hori guztia plazaratu eta ahalik eta ordezkaritza anitzena biltzeko, agerraldia egingo dute, bihar, 18:00etan, Zerkausian. Agerraldian parte hartzera deitu dituzte herritarrak, datorren maiatzaren 27an elkartu nahi dute aniztasun hori aurkezpenean ere islatu dadin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!