San Valentin Eguna salatuz

Ataria 2017ko otsailaren 15a

Tolosako Neska Taldeak ekimena egin zuen atzo San Valentin eguna salatzeko. 

Tolosako Neska Taldeak idatzitako ohar batean adierazi dutenez, "Historiak irakatsi digu klase zapalduak berak egindako esfortzuagatik eskuratu duela gizonezkoekiko askatasuna". Tolosako Neska Taldeko kideek zilegitzat jo dute "berdintasun eskubideen exijentzia landuko aspektu guztietan egitea", baina eskubide "garrantzitsuena" maitatzea eta maitatua izatea dela adierazi dute.

Neska Taldearen iritziz, "ez du zentzurik" maitatua izatearen ideia "ridikuluarekin" jarraitzeak: "Ama eta neska-lagun bihurtzea esklabu izatearen sinonimoa da". Zentzu horretan, ezinbestekotzat jo dute emakume eta gizonen arteko ezberdintasun "antagonikoekin" amaitzea.

 "Garrantzitsuena norberaren itsasoetan igeri egin eta ezagutu ez ditugun plazer guztiak ezagutzea da; horrek bihur dezake emakumearen askatasun mugatua zoriontasun mugagabe", gehitu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!