Pertsona bat atxilotu dute Tolosan, adin txikiko bati bizikleta lapurtzea egotzita

Ataria 2017ko otsailaren 10a

Ertzainek 25 urteko pertsona bat atxilotu zuten atzo eguerdian Tolosan, zauriak eta indarkeriazko lapurreta egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ertzainek begia ubelduta zuen adin txikiko bat topatu zuten. Honek adierazi zieten pertsona batek eraso egin ziola gerriko batekin, bizikletan ibiltzen ari zela. Erori egin zen segituan; erasotzaileak bere bizikleta hartu zuen, eta lekutik alde egiten saiatu zen.

Erasoa gertatu zen lekuan zeuden bi pertsonek geldiarazi egin zuten erasotzailea, eta Ertzainek atxilotu egin zuten, zauriak eta indarkeriazko lapurreta egotzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!