Bi pertsona atxilotu dituzte speed-a edukitzeagatik

Ataria 2017ko otsailaren 2a

25 gramo speed, marihuana poltsa bat eta balantza bat izateagatik 19 eta 23 urteko bi pertsona atxilotu zituzten atzo gauean, Tolosan. 

21:30ak aldera, Ertzain auto batek furgoneta bat ikusi zuen Usabal industrialdean. Bertan, bi pertsona zeuden, eta susmatu zuten horietako batek zerbait utzi zuela autoaren atzealdean. Ertzainak identifikatzera gerturatu ziren; ertzainetako batek furgonetaren behealdean begiratu zuen eta 25 gramo speed eta balantza bat aurkitu zituzten, Segurtasun sailak jakinarazi duenez. 

Ibilgailuaren barrualdea miatu zuten, eta marihuana poltsa bat topatu zuten. Ertzainek atxilotu egin zituzten osasun publikoaren aurkako delitua egotzita, eta ostegun goizean epailearen esku utzi dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!