Erakutsiz ikasi

Kazetaritzan trebatzen

Ataria 2017ko urtarrilaren 31

Azken hiru ostiraletan Samaniego ikastetxeko 5. mailako ikasleak izan dira protagonista 'Ataria'-ko erredakzioan. Kazetaritza lana bertatik bertara ezagutu eta esatari lanetan ere trebatzeko aukera izan dute.

'Erakutsiz Ikasi' programaren barruan burutu dira honako bisitak. Ordubetez erredakzio bateko eguneroko martxa ezagutu zuten ikasleek: albisteen egitura, egunkari baten egituraketa, elkarrizketa baten aurrean nola jokatu, euskarri (papera, irratia, internet) ezberdinari nola erantzun... bezalako galderei erantzuna ematea izan da bisiten eginkizuna. 

Ondoren, atal praktikoaren txanda izan zen. Taldeka, 'Ataria' irratiko estudioan sartu, kaskoak jarri eta mikrofono aurreko jardunari ekin zioten neska-mutilek. Egun batez kazetaritza lanbidea gertuagotik ezagutzeko aukera izan zuten honenbestez Tolosako eskola publikoko ikasleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!