Beotibarko asteburuko pilota jaialdien emaitzak

Ataria 2017ko urtarrilaren 30a

Zesta punta eta esku pilota jaialdiak izan ziren ostiralean eta igandean Tolosako pilotalekuan.

Ostiralean Beotibar pilotalekuan zesta punta jaialdia jokatu zen iluntzean. Beotibar elkartekoen bi partida jokatu ziren. Lehena, alebinen mailan. Xabat Altunak eta Aitor Itoizek 25-7 irabazi zuten Hondarribiaren aurka. Ondoren, Euskal Herriko Ligako partida jokatu zen, nagusien mailan. Beotibar elkarteko Unai Lertxundi eta Arkaitz Izagirrek 35-24 irabazi zien aurkari markinarrei.


Migel Soroa esku pilota txapelketako partiden emaitzak
Migel Soroaren oroimenezko txapelketan hiru partida jokatu ziren igandean, Tolosako Beotibar pilotalekuan, eskuz. Jubeniletan Ruiz de Larramendik eta Elizegik 12-22 galdu zuten Mata-Cordonen aurka. Promesetan, Elola-Aizpitarte 8an geratu ziren Riol-Zezeagaren aurka. Elite mailan, Urbieta-Urizarrek 22-6 galdu zuten Arrieta-Etchegoienen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!