Tolosatik Belgradera

Ezarritako helburua gainditu du bilketak

Tolosaldeko Ataria 2017ko urtarrilaren 27a

Belgradora (Serbia) neguko arropa eramateko abiarazitako bilketa gaur bertan itxiko dute arduradunek, harrera beroari esker; 10.000 euroko diru laguntza bildu dute, gainera.

Bihar ere, egun osoz, San Frantzisko elizako arkupeetan egotea zen antolatzaileen asmoa, baina herritarren elkartasunak gainezka egin du gaur Tolosan, eta helburua gogotik gainditu du Josu Iztuetaren taldeak. Horregatik, bihotzez eskerrak ematearekin batera, herritarrei eskaera bat egin diete: bihar eramatekoak zituzten arropak etxean gorde ditzatela, hurrengo deialdiaren zain.

Izan ere, bi furgoneta betetzeko jantziez gain, igande goizean kamioia ere irtengo da Serbiarantz. Era berean, 10.000 euroko diru ekarpena ere bildu dutenez, egun batzuk barru beste kamioi bat bete eta bide berean jartzeko moduan izango dira. Horrela, beraz, datozen egunetan jakinaraziko dituzte bilketa-egun berriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!