Anton Retaco, Topic zentroko oholtzara

Ataria 2017ko urtarrilaren 26a

Titiriteros de Binefar konpainiak larunbatean, 18:30ean, eskainiko du ikuskizuna 6 urtetik gorako ikusleentzat.

Titiriteros de Binefar konpainiak Anton Retaco lana aurkeztuko du, Topic zentroan, larunbatean. Maria Luisa Gefaellek 1955. urtean haurrentzako liburu zoragarri bat argitaratu zuen, hain zuzen ere, Anton Retaco. Hau oinarri hartuta, alde batetik bestera ibiltzen zen artisau konpainia txiki baten bizitza da, eta Anton, ipotxa den haur baten begirada goxo eta zintzo batetik kontatua da emanaldia.

Castillako bideetatik zehar ibiltzen den antzerki talde hau, Martita Gorgojo andre ipotxak, hau da, Antonen amak, On Placido Recio pisu altxatzailea eta Antonen aitak, Cascabillo zaldiak, Carantoñas tximuak eta Can-Can eta Tuso txakurtxoek osatzen dute, eta guzti hauei, Badajo osaba artista arima duen sakristaua batzen zaie.

Kontaketa askatasunez beteriko bizitzari, herri antzerkiari, gauza sinpleen garrantziari eta begirada garbi, poetiko eta jatorrari zuzendua dago. Binefarreko txotxongilolariek narrazio hau berreskuratu nahi izan dute, gaur egungo gazteek istorio hau ezagutzea merezi dutelako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!