Ataria bertso jaialdia 2017

[BIDEOA] 2017ko Ataria bertso jaialdia osorik

Tolosaldeko Ataria

Bertsoa plaza digitalak (Bertsoa.eus) ekoiztu duen bideo hau ikustera gonbidatzen zaitugu. 

Urtarrilaren 21ean, laugarren Ataria Bertso Jaialdia burutu zen Leidor antzokian. Aretoa bete-betea zela, bertso jaialdi bikaina eskaini ziguten Oihana Iguaran, Amets Artzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Iker Zubeldiak. Ohi bezala Amaia Agirrek jarri zizkien gaiak: egunerokotasun handikoak, serioak, umoretsuak ... denetarik izan zen bi ordu iraun zuen jaialdian.

Antolatzailea: Tolosaldeko Ataria.
Babesle eta laguntzaileak: Tolosako Udala, Harituz, Lanku Bertso Zerbitzuak eta Mahala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!