Saharako errefuxiatuentzat produktu bilketa larunbatean Tolosan

Ataria 2017ko urtarrilaren 25a

Piztu itxaropena lelopean, Saharako errefuxiatuentzat elkartasun bilketa martxan da dagoeneko. Kanpainari amaiera emateko, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian egingo da azken bilketa larunbatean 10:30etik 13:30era.

Elikagai bilketaren azken txanpara sartu dira Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideak. Saharako errefuxiatuentzat ahalik eta produktu gehien biltzea da helburu nagusia. Larunbatera arte egongo da elikagaiak jasotzeko aukera eskualdeko 23 herritan eta larunbat goizean bertan, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian uzteko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!